HAURRAREN 100 HIZKUNTZAK - Loriz Mallaguzziren poema

Bideoa honetan Haur Hezkuntzaren funtsa, zein den azaltzen da nire ustez, espero dut gustukoa izatea:
>

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus

Prometeus the media revolution bideoan, gizartearen informazioaren gaur egunekoa eta etorkizunekoa nolakoa izango den azaltzen da.
Bideoa ikusi eta gero, ez dut nahi gure gizarteak horrelako aldaketa soziala pairatzea, non, informazioak guztiz aldatu duen gure bizimodua eta nortasuna. Askotan esan dudan moduan, teknologia berrien onurak edota internetenak asko dira, baina pentsatu dugu noizbait desabantailetan? Baietz uste dudan arren, argi daukat onurei jaramon gehiago egiten zaiela.
Horrela bada ere, gurasoek, hezitzaileek eta eskola munduak kontuan izan behar du teknologia berrien munduak eta internetenak bereziki, haurren esparruan, desabantaila asko dituela . Interneten erabilera egokiaren heziketa jorratu beharreko eremua dela uste dut eta oraindik oso berde gaude horretan.
Bideoak esandakoari jarraituz, antza denez, "Prosumer" izango gara, hau da, teknologia berrien eta informazioaren gizartearen kontsumitzaile sutsuak.
Haurren hezitzailea izango naizen einean, Prometeus nolabait baretzen saiatuko naiz. Egia da ez naizela oso aditua gaian, beraz, ezin dezaket esan benetan txarra izango denik, baina itxura badu behintzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario