HAURRAREN 100 HIZKUNTZAK - Loriz Mallaguzziren poema

Bideoa honetan Haur Hezkuntzaren funtsa, zein den azaltzen da nire ustez, espero dut gustukoa izatea:
>

miércoles, 28 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea

Klasean, Informazioaren Gizartea lantzen aritu gara aurreko egunean.. Baina zer da, zehazki Informazioaren Gizartea?nondik dator termino hau?
Kontzeptu hau erabili zuen lehen pertsona, Fritz Machlup ekonomista izan zen." The production and distribution of knowledge in the United States" izeneko liburu batean erabili zuen lehen aldiz, 1962an. Liburu honetan, informazioa trebatzen duten lanbideak, indar fisikoa erabiltzen dutenena baino ugariagoak direla esan zuen.
Bestalde, Josu landaren ustez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Gainera,Informazioaren Gizartea ez da gauerdiko ahuntzaren estula edota airean dabilen zerbait.Izan ere,Espaiñako Gobernuak 2003.urtean plan baten bidez bultzatu zuen, zeinetan, planaren helburua, Teknologia Berriak sustatzea zen. Josu landak kritika gogorrak egiten dizkio Informazioaren Gizarteari eta berarekin bat lotuta dauden Teknologia Berriei: " ...informazioaren bahiketa ia balio kulturaltzat asumitu dugun kontua da.Hori horrela da, eta kito. Autoak eskuinetik gidatu behar direla onartzen dugun naturaltasun berberaz.Bahitura egoera horren aurrean, Internet bezalakotresna bat erabili ahal izatea oasi baten tamainako oxigeno ponpa izan liteke...".
Hariari jarraituz,adituen ustez, Informazioaren gizartea, bilakaera historiko bat da non, gizarte industrialak eragina izan zuen. Hona hemen honi buruz,hitz egiten digun bideo interesgarri bat:

Amaitzeko, gaur eguneko gizarte hau IKT-an oso murgilduta dagoela esan behar dut, ez bada larregi ere. Antzinako tradizio asko murriztuak izan dira gure gizartetik. Non ote da maite duzun norbaiten eskutitza jazotzen zeneko esentzia?Emailak,mesengerrak, tuenti eta bezalakoek, hain gustukoak ditudan usain hauek ordezkatu ditu.Eta zer da bizitza usainik eta esentziarik gabe? Informazioaren gizartea, alegia?

No hay comentarios:

Publicar un comentario