HAURRAREN 100 HIZKUNTZAK - Loriz Mallaguzziren poema

Bideoa honetan Haur Hezkuntzaren funtsa, zein den azaltzen da nire ustez, espero dut gustukoa izatea:
>

lunes, 23 de noviembre de 2009

Konpetentzia digitalak

Teknologia berriek duten ohiartzunari buruz hitz egiten duten bi bideo ikusi ditugu. Lehenengoak, Multimedia Literacy Digital Story izenekoak, 21.mendean, teknologia berriek hezkuntza asko aldatuko dutela esaten du. Haurrak ginenean, amets egiten genuen handitan izan nahi genuenarekin: nork ez zuen astronauta izatearekin amesten? Gaur eguneko haurrentzat amest hauek lortzea errezagoa da, interneten bidez, marteko gainazala usain dezaketelako, baliabide gehiago dituzte. Adibide honekin zera esan nahi dut, gaur egun nahi duzuna izateko aukerak zabaldu dizkigutela teknologia berriek.
Bigarren bideoak, konpetentziei buruz hitz egiten du gehienbat. Mondragon unibertsitatean, Tiscar Larak emandako hitzaldi bat da eta alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten du, gehienbat. Bestalde, interneten erabilera egoki baten garrantziaz ere hitz egiten du, gauzak sinatu aurretik kondizioak ikusi behar direla dio.
Azkenik, bideo biak trukatuz, zera ondoriozta dezaket: irakasleak izango garen einean, haurrei beraien ametsak lortzen lagun diezaiekegu,baliabideak emanez eta motibatuz. Baliabide bat internet da, horregatik, ametsa lortzeko baliabide sendo honen erabilera egokia erakustea ere bada gure lana.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Bloga Haur Hezkuntzan: zein helbururekin?


Haurrak hezten dituen irakasleak, teknologia berriak zertxobait manipulatzen jakin behar ditu, gaur eguneko gizarteak nolabait behartzen duelako. Informazioaren gizartean bizi gara eta haurrari gizarte honetan gizarteratzeko ahalik eta baliabide gehien ematea da gure beharra.
Bloga, ikasteko tresna baliagarri bat da, zeina, komunikazio- gaitasuna, ikaskidetza aktiboa, jakinmina, partaidetza, zein beste hainbat kontzeptu lantzen dituena. Bi hitzetan esanda, baliabide didaktiko izugarria da bloga.
Haur Hezkuntzako 2. zikloetan, gela bakoitzak, norberea izan beharko luke. ZERTARAKO?
Haurrak beraien gurasoie gelan egiten dutena erakutsi ahal izateko. Horrela, eskolaren eta gurasoen harremana ere indartzen da.
Gainera, haurrek beraien lanak edozein ordenagailutik ikusteko aukera dute eta horrek ilusio handia egiten die: "lanak nagusien mundura heltzen dira eta nagusien mundura heltzen badira garrantzitsuak direlako izango da" pentsatzen du haurrak. Horrenbestez, blogak haurraren lana baloratzeko ere balio duela esan dezakegu.
Argi dago, haur txikiekin lantzea ez dela posible baina bost urteko haurrekin ordea, guk uste baino gauza gehiago lan ditzakegu. Mogel ikastetxeak adibidez, bost urteko haurrekin, Pelutxe proiektuaren bitartez, bi ikastetxeren artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditu. Haurrek pelutxe bat eraman behar dute gelara eta proiektu bera daraman beste ikastetxe bateko haurrekin, trukatu panpina. Emailez hitz egingo dute, pelutxeen argazkiak, berriak...elkarri bialduz.
Amaitzeko esan, irakasleon lana ere badela haurrei, teknologia berriak modu egokian erabiltzen irakastea . Baloreak eta ingurumenearekiko zaintza bermatu behar dugu hauen erabileran.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu Birsartua




Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
Ikasgai honetan IKTek gizartean sortu duten aldaketak eta horren ondorioz eskolak bete beharreko paperaz hausnarketa egingo dugu alde batetik ; eta bestetik, teknologien aplikazioak irakaskuntzan ikusiko ditugu modu orokorrean eta gehiago sakonduz, Haur Hezkuntzan lehengo hastapenak nola bideratu.
+.




miércoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus

Prometeus the media revolution bideoan, gizartearen informazioaren gaur egunekoa eta etorkizunekoa nolakoa izango den azaltzen da.
Bideoa ikusi eta gero, ez dut nahi gure gizarteak horrelako aldaketa soziala pairatzea, non, informazioak guztiz aldatu duen gure bizimodua eta nortasuna. Askotan esan dudan moduan, teknologia berrien onurak edota internetenak asko dira, baina pentsatu dugu noizbait desabantailetan? Baietz uste dudan arren, argi daukat onurei jaramon gehiago egiten zaiela.
Horrela bada ere, gurasoek, hezitzaileek eta eskola munduak kontuan izan behar du teknologia berrien munduak eta internetenak bereziki, haurren esparruan, desabantaila asko dituela . Interneten erabilera egokiaren heziketa jorratu beharreko eremua dela uste dut eta oraindik oso berde gaude horretan.
Bideoak esandakoari jarraituz, antza denez, "Prosumer" izango gara, hau da, teknologia berrien eta informazioaren gizartearen kontsumitzaile sutsuak.
Haurren hezitzailea izango naizen einean, Prometeus nolabait baretzen saiatuko naiz. Egia da ez naizela oso aditua gaian, beraz, ezin dezaket esan benetan txarra izango denik, baina itxura badu behintzat.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea

Klasean, Informazioaren Gizartea lantzen aritu gara aurreko egunean.. Baina zer da, zehazki Informazioaren Gizartea?nondik dator termino hau?
Kontzeptu hau erabili zuen lehen pertsona, Fritz Machlup ekonomista izan zen." The production and distribution of knowledge in the United States" izeneko liburu batean erabili zuen lehen aldiz, 1962an. Liburu honetan, informazioa trebatzen duten lanbideak, indar fisikoa erabiltzen dutenena baino ugariagoak direla esan zuen.
Bestalde, Josu landaren ustez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Gainera,Informazioaren Gizartea ez da gauerdiko ahuntzaren estula edota airean dabilen zerbait.Izan ere,Espaiñako Gobernuak 2003.urtean plan baten bidez bultzatu zuen, zeinetan, planaren helburua, Teknologia Berriak sustatzea zen. Josu landak kritika gogorrak egiten dizkio Informazioaren Gizarteari eta berarekin bat lotuta dauden Teknologia Berriei: " ...informazioaren bahiketa ia balio kulturaltzat asumitu dugun kontua da.Hori horrela da, eta kito. Autoak eskuinetik gidatu behar direla onartzen dugun naturaltasun berberaz.Bahitura egoera horren aurrean, Internet bezalakotresna bat erabili ahal izatea oasi baten tamainako oxigeno ponpa izan liteke...".
Hariari jarraituz,adituen ustez, Informazioaren gizartea, bilakaera historiko bat da non, gizarte industrialak eragina izan zuen. Hona hemen honi buruz,hitz egiten digun bideo interesgarri bat:

Amaitzeko, gaur eguneko gizarte hau IKT-an oso murgilduta dagoela esan behar dut, ez bada larregi ere. Antzinako tradizio asko murriztuak izan dira gure gizartetik. Non ote da maite duzun norbaiten eskutitza jazotzen zeneko esentzia?Emailak,mesengerrak, tuenti eta bezalakoek, hain gustukoak ditudan usain hauek ordezkatu ditu.Eta zer da bizitza usainik eta esentziarik gabe? Informazioaren gizartea, alegia?

lunes, 26 de octubre de 2009

Irudiak

Espazio honetan irudi interesgarri batzuk daude, denetarikoak

ESTEKA SARTZEN

Hemen esteka, link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu. Horretarako helbide honetara joango gara eta bideo hau ikusiko dugu.