HAURRAREN 100 HIZKUNTZAK - Loriz Mallaguzziren poema

Bideoa honetan Haur Hezkuntzaren funtsa, zein den azaltzen da nire ustez, espero dut gustukoa izatea:
>

miércoles, 28 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea

Klasean, Informazioaren Gizartea lantzen aritu gara aurreko egunean.. Baina zer da, zehazki Informazioaren Gizartea?nondik dator termino hau?
Kontzeptu hau erabili zuen lehen pertsona, Fritz Machlup ekonomista izan zen." The production and distribution of knowledge in the United States" izeneko liburu batean erabili zuen lehen aldiz, 1962an. Liburu honetan, informazioa trebatzen duten lanbideak, indar fisikoa erabiltzen dutenena baino ugariagoak direla esan zuen.
Bestalde, Josu landaren ustez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Gainera,Informazioaren Gizartea ez da gauerdiko ahuntzaren estula edota airean dabilen zerbait.Izan ere,Espaiñako Gobernuak 2003.urtean plan baten bidez bultzatu zuen, zeinetan, planaren helburua, Teknologia Berriak sustatzea zen. Josu landak kritika gogorrak egiten dizkio Informazioaren Gizarteari eta berarekin bat lotuta dauden Teknologia Berriei: " ...informazioaren bahiketa ia balio kulturaltzat asumitu dugun kontua da.Hori horrela da, eta kito. Autoak eskuinetik gidatu behar direla onartzen dugun naturaltasun berberaz.Bahitura egoera horren aurrean, Internet bezalakotresna bat erabili ahal izatea oasi baten tamainako oxigeno ponpa izan liteke...".
Hariari jarraituz,adituen ustez, Informazioaren gizartea, bilakaera historiko bat da non, gizarte industrialak eragina izan zuen. Hona hemen honi buruz,hitz egiten digun bideo interesgarri bat:

Amaitzeko, gaur eguneko gizarte hau IKT-an oso murgilduta dagoela esan behar dut, ez bada larregi ere. Antzinako tradizio asko murriztuak izan dira gure gizartetik. Non ote da maite duzun norbaiten eskutitza jazotzen zeneko esentzia?Emailak,mesengerrak, tuenti eta bezalakoek, hain gustukoak ditudan usain hauek ordezkatu ditu.Eta zer da bizitza usainik eta esentziarik gabe? Informazioaren gizartea, alegia?

lunes, 26 de octubre de 2009

Irudiak

Espazio honetan irudi interesgarri batzuk daude, denetarikoak

ESTEKA SARTZEN

Hemen esteka, link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu. Horretarako helbide honetara joango gara eta bideo hau ikusiko dugu.
Espazioa honetan, bideo bat sartuko dugu, bideoak nola sartzen ikasten ari garelako gelan..12.29ak dira.


lunes, 19 de octubre de 2009

Tim O’Reilly




Tim O`Reilly 1954.urtean jaio zen Cork- en (Irlanda).O`Reilly Media editorialeko fundatzaile eta presidentea da.Software askearen aldeko bultzatzaile sutsua dugu eta Web 2.0 kontzeptuaren sortzailetariko bat ere.Batzuen ustez, Web 2.0 filosofiaren aita da.Zenbait liburu idatzi ditu informatika buruzkoak. Garrantzitsuena lehen liburua izan zen The Whole Internet User's Guide & Catalog.
Bestalde, 1993.urtean interneteko lehen portala sortu zuen eta 2000.urtean Safari books web gunea ere. Web gune hau liburuak saltzen ziren lehen gunea izan zen interneten.

lunes, 5 de octubre de 2009

Web 2.0 Buruzko bideoa

Bideo interesgarri batzuk:
>

Orain dela gutxi arte ez nekien Web 2.0 zer zen, ez dut inoiz ezer entzun. Gauza hauek ikastea garrantzitsua dela uste dut, izan ere, internet egunero edozertarako erabiltzen dugun komunikazio tresna da eta ni behintzat ez naiz inoiz arduratu honi buruz zerbait ikasten.

Web2.0 internet erabiltzeko filosofia bat omen da, non erabiltzaileek beraien interesak konpartitzen dituzten. Horrenbestez, denok gara Web2.0, informazioa gara, artxibo bat.

Hau guztia, fidagarria den galdetzen diot nire buruari.Munduko edozein pertsonarekin komunika gaitezke interneten bidez, mesengerrarekin, tuenti eta facebook bezalakoekin, youtuberekin...baina nor ote da atzekaldean? nork ezagutzen ditu sortzaileak edo webmasterrak?

Informazioa modu egoki batean erabiltzea beharrezkoa da, baina kontuz hainbat gara munduan eta.