HAURRAREN 100 HIZKUNTZAK - Loriz Mallaguzziren poema

Bideoa honetan Haur Hezkuntzaren funtsa, zein den azaltzen da nire ustez, espero dut gustukoa izatea:
>

lunes, 16 de noviembre de 2009

Bloga Haur Hezkuntzan: zein helbururekin?


Haurrak hezten dituen irakasleak, teknologia berriak zertxobait manipulatzen jakin behar ditu, gaur eguneko gizarteak nolabait behartzen duelako. Informazioaren gizartean bizi gara eta haurrari gizarte honetan gizarteratzeko ahalik eta baliabide gehien ematea da gure beharra.
Bloga, ikasteko tresna baliagarri bat da, zeina, komunikazio- gaitasuna, ikaskidetza aktiboa, jakinmina, partaidetza, zein beste hainbat kontzeptu lantzen dituena. Bi hitzetan esanda, baliabide didaktiko izugarria da bloga.
Haur Hezkuntzako 2. zikloetan, gela bakoitzak, norberea izan beharko luke. ZERTARAKO?
Haurrak beraien gurasoie gelan egiten dutena erakutsi ahal izateko. Horrela, eskolaren eta gurasoen harremana ere indartzen da.
Gainera, haurrek beraien lanak edozein ordenagailutik ikusteko aukera dute eta horrek ilusio handia egiten die: "lanak nagusien mundura heltzen dira eta nagusien mundura heltzen badira garrantzitsuak direlako izango da" pentsatzen du haurrak. Horrenbestez, blogak haurraren lana baloratzeko ere balio duela esan dezakegu.
Argi dago, haur txikiekin lantzea ez dela posible baina bost urteko haurrekin ordea, guk uste baino gauza gehiago lan ditzakegu. Mogel ikastetxeak adibidez, bost urteko haurrekin, Pelutxe proiektuaren bitartez, bi ikastetxeren artean pelutxezko panpinen trukaketaren bidez teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditu. Haurrek pelutxe bat eraman behar dute gelara eta proiektu bera daraman beste ikastetxe bateko haurrekin, trukatu panpina. Emailez hitz egingo dute, pelutxeen argazkiak, berriak...elkarri bialduz.
Amaitzeko esan, irakasleon lana ere badela haurrei, teknologia berriak modu egokian erabiltzen irakastea . Baloreak eta ingurumenearekiko zaintza bermatu behar dugu hauen erabileran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario